2022/09/09

AÑISCLO ARROILA / CAÑON 2022-07-24

UZTAILAK 2022-07-24

Arnal Hotelean gaude. Escalona

Iragarrita dago kriston beroa. Gure asmoa da Castillo Mayor egitea eta Hoteleko jabeak kendu digu ideia burutik, askoz hobe ibiliko gerala Añiscloko arroilean.

Kasu egin diogu, hemen gaude, goiz goizo errepidean, paisaia gozatzen.





Aragoiko parajerik ikusgarrienetako bat da, Bellós ibaiaren higadura handiak milioika urtez zizelkatutako kanoi sakona.

San Urbez ermita, VIII. mendean kobazulo honetan bizi izan zen santu eta artzaina.



Eta arrazoia gizonak, goiz da oraindik, eguzkirik ez, eta kriston egarria, lehengo iturria eskertzen da, eta batez ere bueltan.

SESTRALES, go-goian.

CUMAZ tokia, hondartza ederra.

Bidea oso ondo egokituta dago eta ez dauka sekreturik. Orain ez dabil jenderik eta lasai goaz, argazkiak atera eta inguru eder honetaz gozatzen.



"Trabertino" izena du harri bitxi honek.

Inma (Geologa)
Inma harkaitzari buruzko azalpenak ematen



SELVA PLANAra igotzen, izugarrizko begetazioa.

Ibar ikusgarria da, burualdean zirku glaziarra du, baina gero kanoi sakon batean sartzen da, ibaiko urak kareharrian izandako ekintza karstikoaren ondorioz, txirrista eta ur-jauzi ederren segida batean.



Selva Plana-tik atzera begira, Añisclo babesten duten hormak ikusten ditugu. Hauek Sestrales dira.




Riparetan gaude. Bi ordu luze behar izan dugu hona heltzeko. Toki oso ederra da. Pardina sakana dator ezkerretik eta Bellos ibaiaren ertzean gaude berriz.


Maritere argazkilari profesionala. Goian, bihar egingo dugun ibilbidea "La Pardina"

Gustora mokaua hartzen. Hemendik buelta.



Jende asko ikusten dugu itzuleran, denak arnasestuka.



Urbez zubia

IBILBIDEA hemen
           

 
ARRATSALDEAN
Nerinen gaude. Albergean egingo dugu lo.
 
Pozik gaude, ibilbide zoragarria egin ondoren.
Negozioak eta eztabaidak egin ondoren... hurrengo egunerarte...


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina