2025/07/02

⛰️ PIC de COSTA CABIROLERA 2604 mt (Barcelona) CADÍ Mendilerroa.

 

2025-06-09. PIC de COSTA CABIROLERA  (Barcelonako altuena) CADÍ Mendilerroan dago kokatuta.

CABIROL: Orkatza/Corzo

Bidean, goizean goiz, hau ikusten dugu. Atzean Puigpedros aldeko mendilerroa.

Pista luzea baina nahiko ondo igotzen da. Preokupatuta geunden ea furgonak igoko ziren goraino...

Hasteko prest. Pinta ona du... Ea...

Cadí mendilerroa bistan.


Prat d´Aguiló Aterpea. Toki zoragarria. 


Bagoaz goruntz 





Pas dels Gosolansen gaude.. Honera berehala igo gara.. 

Orain dator ibilbide latza.



Goiko aldea kanala moduan, harribitxi luzea 

Guretzat gero jeistea da kontua....





 Pas del Cabirolen gaude, elur gune txiki baten pasatzen... 






Kostata baina ondo igo gara...


Cadí mendilerroko mendirik garaiena Vulturó.       

PIC de COSTA CABIROLERA, ostera Barcelonako Altuena. 






Aupa!!

Beste aldean beste mendi ikusgarri bat, Pedraforca 

Bagoaz beherantz..

Jeitsiera...

Danak behean, ez da izan hain zaila... Kontu haundiarekin ibilita....

Mokau unea... Orain berriz igotzea tokatzen zaigu...

Hau bai izerdia...

Bizitari honek poztu egin gaitu 

Azkenengo jeitsiera aterperaino..

Aterpean gaude, orain tokatzen da hidratatzea 

Azkenean luzea eta gogorra izan da, baina danak pozik!!

Bidean lorak ere liluratu egiten gaituzte. Gaur ere Puigcerdan gelditzen gara. Gainera topatu dugu Pizzeria (#Amorefatipizza) majo bat afaltzeko ganoraz. Etxe oso baten gaude lo egiten (#casabaronialacerdanya). Gustora.
 

Hemen Ibilbidea


2025/06/30

⛰️PUIGPEDROS 2914 mt (Girona)

    

2025-06-07. Irteera:  Pozik goaz, gure  helburu zazpi probintziako mendi igoera egitea da. Ea zer dakarkigun "periplo" honek.


13 lagun.

         Andorra eskuinean utzita, geldialdi bat egingo dugu PORTÉn, lagun batek egindako bizkotxoa probatuko dugu...       


MERANGES. Aterpera igotzeko ibilbidea, azkenengo herria. 




Gaur larunbata kotxe asko daude parkinean, Aterpea ia beteta. Biharko espero dute jendez gainezka egotea... 

MALNIU Aterpean gaude. 

Afaria oso goxua... Biharko plana prestatu eta ohera goiz-goizo.


2025-06-08. PUIGPEDROSera igoera. Malniu Aterpetik. 
 Puigpedrós edo Puig de Campcardós Ekialdeko Pirinioetako mendia da, Katalunian. Gironako probintziako mendirik altuena da eta Baixa Cerdanya eskualdeko bigarrena.

Gozaltzen, Aterpe barruan gu eta beraiek bisitan. 

Gosaldu ondoren bagoaz martxan, eguraldia primerakoa.

Egingo dugun ibilbidea 



Goizean goiz, freskatzera.

Abiapuntua ondo markatuta dago,.

Estany Sec



Igotzen, gustora.



Col de las Molleres, atzean ikusten dugu gure gaurko helburua. 





Goiko partea harri zabalak beteta dago.

Azkenengo tramoa, "lajak" beteta... Erreza 

⛰️PUIGPEDROS 2914 mt

Oso pozik gaude. Cerdanyako mendirik garaienean. Leku ikusgarria...

Ia 3000 metrotan, erropa jantzi behar.





                              



MORENETA Ama Birginarekin.


Udaberritarrak

Eibartarrak


Dagoen elur gune bakarra, gustora hartzen da...


Puigpedros atzean.


TUC DE LAS MOLLERES 2739 mt

Zirkularra egiteko, beste aldera goaz Malniu lakurantz 


Rododendroak, laster loreztatuta egongo da dana. Duela gutxi elurra joan dalako.

Hara goaz.


Toki Zoragarria.

Toki hau turista-senderistak beteta dago... batez ere beste aldetik. 

Bai, merezi duelako gozatzea.... Arratsaldean Puigcerdara goaz, han egingo dugu lo bi gau.

IBILBIDEA HEMEN