2025-06-07. Irteera: Pozik goaz, gure helburu zazpi probintziako mendi igoera egitea da. Ea zer dakarkigun "periplo" honek.
 |
13 lagun. |
 |
Andorra eskuinean utzita, geldialdi bat egingo dugu PORTÉn, lagun batek egindako bizkotxoa probatuko dugu... |
 |
MERANGES. Aterpera igotzeko ibilbidea, azkenengo herria. |
 |
Gaur larunbata kotxe asko daude parkinean, Aterpea ia beteta. Biharko espero dute jendez gainezka egotea... |
 |
MALNIU Aterpean gaude. |
 |
Afaria oso goxua... Biharko plana prestatu eta ohera goiz-goizo. |
2025-06-08. PUIGPEDROSera igoera. Malniu Aterpetik.
 |
Gosaldu ondoren bagoaz martxan, eguraldia primerakoa. |
 |
Egingo dugun ibilbidea |
 |
Goizean goiz, freskatzera. |
 |
Abiapuntua ondo markatuta dago,.
|
 |
Estany Sec |
 |
Igotzen, gustora. |
 |
Col de las Molleres, atzean ikusten dugu gure gaurko helburua. |
 |
Goiko partea harri zabalak beteta dago.
|
 |
Azkenengo tramoa, "lajak" beteta... Erreza |
 |
⛰️PUIGPEDROS 2914 mt |
 |
Oso pozik gaude. Cerdanyako mendirik garaienean. Leku ikusgarria... |
 |
Ia 3000 metrotan, erropa jantzi behar. |
 |
MORENETA Ama Birginarekin. |
 |
Udaberritarrak |
 |
Eibartarrak |
 |
Dagoen elur gune bakarra, gustora hartzen da... |
 |
Puigpedros atzean. |
 |
TUC DE LAS MOLLERES 2739 mt |
 |
Zirkularra egiteko, beste aldera goaz Malniu lakurantz |
 |
Rododendroak, laster loreztatuta egongo da dana. Duela gutxi elurra joan dalako. |
 |
Hara goaz.
|
 |
Toki Zoragarria. |
 |
Toki hau turista-senderistak beteta dago... batez ere beste aldetik. |
 |
Bai, merezi duelako gozatzea.... Arratsaldean Puigcerdara goaz, han egingo dugu lo bi gau.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina