2025/04/02

⛰️ARNO, Debatik Urkarregira 🌧️🌲


2025-03-27 osteguna. Deban gaude. Euria, txaparradak. Trenean etorri gara.

Ondar Beltz 

Flish-a.

Zuahitzak hasi dira loratzen 


Arbe Hoteletik igoko gara Laranga Auzora, lur-jausi bat egon dalako "Santiagoko bidean" markatuta dagoen bidetik.

Larangako baserriak: Larangatxiki, Larangaundi. Hemendik ezkerrera.


Garangorrin bisita

Primulak oso politak daude.. 


Ba goaz aurrera, eta bidean hau topatu dugu. "Grazia" haundia eman digu...

Kalbaixora heltzen...


Udaberria topera dago.

Alberge Izarbidetik ezkerrerantz goaz.

Hemendik eskumara 

Apain Ama Birgiña bidean.

Arnorantz goaz.

Lainua eta Artadia. Noiz aterako diren basurdien zain.

Artadiren artean, hau topatu dugu... 
ARTADIA: Mediterraneoko zuhaitz tipikoa da. Euskal Herrian ere autoktonoa da, eta klima mediterraneoa duten aldeetan aurkitzen da batez ere.  Egurretako eta ikatza egiteko erabiltzen zen artearen zura Euskal Herrian. Lurzorua sortzeko eta babesteko balio du. Babeslekua eta janaria ematen die hainbat animaliari.

Mitologia: Zuhaitz sakratutzat hartzen da artea hainbat tradiziotan; besteak beste, Sendotasunaren eta bizitza luzearen sinboloa da: 1.000 urte baino gehiago bizi daiteke.


Ez da gailurra, baina hemen dago buzoia 

ARNOko aterpea

Arnoateko harraska.

IBILBIDEA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina