2026/02/24

ORIOL/ORIXOL 1131 mt

Goizeko 8:15tak dira eta prest gaude Autobusean sartzeko. Morkaikoko urteroko sagardotegirako irteerara apuntatu gara.  

Eta goizeko Mendi ibilaldira: 

Aramaio haranaren gainean, Bizkaia eta Gipuzkoa artean inkrustatzen den Arabako lurraldean, ORIXOL mendia altxatzen da, pagoz zipriztindutako kareharri zurizko mendi zabal bat. 

Santa Anako Ermita. Ibarran kokatzen dena.

Lanbro pixka batekin hasiko gara.

Eskumarantz goaz berehala altxatzen da lanbroa.


Baserriz baserri bagoaz gorantz. Goian ikusten dugu Mendilerroa.




Aldapa hasten da eta harkaitz beteta dago bidea.


Aterpera heldu gara. Paisai ederra ikusiz



Goiko aldean gabiz...

Ikusten da dagoeneko Santikurutzeko Ermita

Santikurutzeko Ermita

Barruko aldean

Bigarren mailako punta bat du, Santikurutzekoa, 1.109 metrokoa, Gurutze Santuaren ermitaren gainean altxatzen dena.

Kresteriotik Jarraitzen dugu.

Hemen harkaitzak eta pagoen artean doa bidea. Goiko aldea horrela izango da.


ORIXOL 1132 mt. Heldu gara



Atzean; Ipizte eta Anboto


Orain basoan zehar jetsiko gara 





Nola hala bagoaz Leziaga leporaino eta beherantz. 



Sagardotegian daukagu bazkaria, eta ikutu bat eman diogu 


Sagardotegi aurrean giro ona!! Hurrengo urterarte!. Eskerrik asko Morkaiko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina