2022/09/19

FAXA LA PARDINA (Añisclo)

 UZTAILAK 2022-07-25

 Nerin, gaur ere iragarrita dago bero haundia. Goiz goizo altzatu gara.



Batzuk autobusa hartu "Cuello Arenas"eraino, beste batzuk oinez.




Bide polita da eta pista ez du ezertarako ikutzen nahiko gora heldu arte. Momentu batean metro batzuk egingo ditugu pistatik, baina gutxi.

Ibilbide polita, ondo markatuta.


Heltzen ari gara "Cuello Arenas"-era.

Gustoko igoera.



Besteak bitartean zain, ere gustora. Kriston paisaia atzean eta eguraldi ona.


Ba goaz!!



 Pardina sakana zuloan eta faxetatik egingo dugun ibilbide bikaina. Behekotik joan, Pardina faxa, eta goiko bere paralelotik itzuli, Malpasé.



Glaziarrak eta urak egin duen paisaia zoragarria da.



Hemen herrikoi batek esan zigun atzo, asunak leporaino helduko zitzaizkigula, ez da izan hainbesterako, baino bueno..


Benetan ikaragarria da ibilbidea...




Eta gu, bakarrik gabiz.





Sapaburuak ugari








Handik gatoz... fin, fin...
Ordesa eta Añiscloko faxak inpresionatu egiten dute.



Behean atzo egon ginen tokian. "La  Ripereta"



Heldu gara azkenengo tramora, orain gora igo behar gara, goiko faxa edo lautada hartzera



Aldapa dago ferrata hartu arte.


"Linea de vida" bistan, Uahhh urduriak!!

Grapak ondo daude jarrita.




Azkenean erreza eta motza egin zaigu!!




                  Mokadua hartzen, kerizpean, berua egiten du.


Hori bai paisaia mundiala da. Eta zuzenean Txaletera goaz "Mallata Candon"

Hemen, Inmari okurritzen zaio txiste bat "Candon-Condon"hitzekin. Bailara guztian entzungo ziguten gure algaraka.



"Hiru Sororeak"atzean, "hiru zoroak" aurrean





Goiko ferrata moduko batean bagoaz, behekoa ere ikusten da.



Eta berriz "Cuello Arenas"tik beherantz (danak)

Ondo!!


Pozik; EL Palazio Hotelean bazkaltzen... Oraindik joan behar gara Rigloseraino. 

                                          Ibilbidea hemen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina