2026/10/22

⛰️SAN MILLAN 2131 mt Puerto del Manquillotik abiatuta (Burgos)



🥶.
 Hasieran ideia zen Zarzia areatik irtetzea (Ipar aldea), baina 3 km pista bat dagoenez eta ez dakigu zelan dagoen momentuan eta minibusarekin dudak sortzen zaizkigun, ba aldatu dugu eta Hego aldetik igoko gara, badakigu "itsusiagoa" dela baina desnibel gutxiago dauka eta denbora gutxiago beharko dugunez igo eta jeitsi egiteko, ba hara goaz Puerto Del Manquillora. 

Bigarren intentoa da.

Orain bai euripean eta hotza.

PREST!

Bidea malda gogor batekin hasten da, gero leundu egiten da, galtzerik ez duen pista batetik goaz





Eguzkiak nahi du atera baina ...

Hor dator pista 

Sartzen gara lainuan eta haizea topera dabil, eta ezin gelditu, jantzi erropa guztiak, eta gominola bat jan, ta ospa!

Gora heldu gara ia konturatu gabe, hori bai izoztuta goaz eta ez gara geldituko, justu-justu ateratzeko argazkia




🥶                            ⛰️SAN MILLAN 2131 mt (Burgos)
Abisatzeko Mireiari (Txoferra) bagoazela beherantz, ezin ia bidali mezua, eskuak tieso.

Jan, edan eta pikatu gabe, bagoaz beheranz. 

Txillarrea/Brezo/Erica (latinez)



Hemen atertu egin da pixkat, eta ateratzen ditugu argazki batzuk 

Landaretza, bidea polita dago ...


"Kortafuegos" Suebaki bat jeitsi gara...



Udazken koloreak ere bidean...


Sorpresa!! Ez da hain zatarra bide hau. 


Aurten arbolak asko sufritu dute ura faltagatik eta igertzen da. 

IBILBIDEA

Bueno, honetan helburu guztiak lortuta, nahiz eta eguraldia ez da izan lagun. Hala ere oso pozik goaz etxerantz, hurrengo ibilbideak, hitzaldiak eta abar... antolatzen...

2026/10/20

⛰️PICO DEL LOBO 2274 mt La Pinillatik abiatuta (Guadalajara)

   Segoviatik ordubeteko bidaia egin ondoren. La Pinillan gaude (Eski estazioa), gaur Guadalajarako mendirik garaienera goaz.

Pinilla, aterri, abandonu-sentsazioa ematen digu. Bakarrik gaude.

Hemen ere aterri, baina goian lainututa... Urbanizazioari buelta osoa eman ondoren

       
Hartu dugu pista

ba goaz gorantz, piñadi artean


baina berehala aurkitu dugu baso errea

Lainoak puntu fantasmagoriko bat ematen dio.

Bagaude lehengo lepoan "El Aventadero". Pasatzen gara ere Las Peñuelas lepotik baina ez dugu ikusten ezer... lainua eta lurra errea.

 


⛰️PICO DEL LOBO 2274 mt (Guadalajara)
Haizea eta hotza galanta

😶‍🌫️.

Justu justu ateratzeko argazkia. Ez dugu ikusten ezer inguruan. Ez Guadalajara ez Segoviako lurraldeak.

Hasi gara jeisten eta orain hobe ikusten dugu sarraskia




Benetan tetrikoa da paisaia.

Hala ere punto artistikoa ere badu.

🔥.








Orain hartu dugu bide-zidor bat, ez pasatzeko berriz urbanizaziotik, merezi izan du 

IBILBIDEA

Ba goaz Beloradora, Mendi honek utzi digu sentsazio arraro bat, Urbanizazioa, eta gero errea... Eskerrak lainoari, beste puntu bat eman dio.