Araba etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Araba etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026/02/24

⛰️ORIOL/ORIXOL 1131 mt

Goizeko 8:15tak dira eta prest gaude Autobusean sartzeko. Morkaikoko urteroko sagardotegirako irteerara apuntatu gara.  

Eta goizeko Mendi ibilaldira: 

Aramaio haranaren gainean, Bizkaia eta Gipuzkoa artean inkrustatzen den Arabako lurraldean, ORIXOL mendia altxatzen da, pagoz zipriztindutako kareharri zurizko mendi zabal bat. 

Santa Anako Ermita. Ibarran kokatzen dena.

Lanbro pixka batekin hasiko gara.

Eskumarantz goaz berehala altxatzen da lanbroa.


Baserriz baserri bagoaz gorantz. Goian ikusten dugu Mendilerroa.




Aldapa hasten da eta harkaitz beteta dago bidea.


Aterpera heldu gara. Paisai ederra ikusiz



Goiko aldean gabiz...

Ikusten da dagoeneko Santikurutzeko Ermita

Santikurutzeko Ermita

Barruko aldean

Bigarren mailako punta bat du, Santikurutzekoa, 1.109 metrokoa, Gurutze Santuaren ermitaren gainean altxatzen dena.

Kresteriotik Jarraitzen dugu.

Hemen harkaitzak eta pagoen artean doa bidea. Goiko aldea horrela izango da.


ORIXOL 1132 mt. Heldu gara



Atzean; Ipizte eta Anboto


Orain basoan zehar jetsiko gara 









Nola hala bagoaz Leziaga leporaino eta beherantz. 



Sagardotegian daukagu bazkaria, eta ikutu bat eman diogu 


Sagardotegi aurrean giro ona!! Hurrengo urterarte!. Eskerrik asko Morkaiko.

Hemen Barrenen

2025/09/29

⛰️GALBARRAIN, ⛰️TROKE, ⛰️USAKOATXA Landatik zirkularra.

 

Zirkularra, Landako urtegiaren inguruan. Txitxibilaldi taldekoekin, kdd hurrengo bidaia prestatzeko 25-09-22. Sorpresa denentzat. Hain urbil eta toki ez ezaguna. Izugarrizko paguak, haritzak, gorostiak eta kastañondoak.🌳🌲💚🧡

Landa Urtegia bete, betea.

Julio Garciaren omenezko hilarri bat dago. Kuriosua, erdi galduta. Bitxia eta ederra aldi berean.


Eguna zoragarria atera da. Urtegia Ikusgai.

                                                    
Bidea oso erosoa.


Berehala heltzen gara. ⛰️GALBARRAIN 813 mt

            



⛰️TROKE 899 mt.
Bigarren tontorra, polita iruditzen ari zaigu bidea.

Abesten gaudela dirudi.


Bista ederrak eta eguna baita ere.

⛰️USAKOATXA 912 mt. Oroigarria.



Pozik gaude hauek bai gustoko mendiak, Txarletan gabiz. 

Jaisten hasteko ordua da. Jaitsiera laburra da, baina oso harritsua eta aldapa handikoa. Anguta lepo honetatik eskumara. 
Orain pagoen artean goaz, pagoez gozatzeko gunea. Goroztiz baita ere. 

Bidea ondo markatuta dago gorri-txuri

Hau bai ederra.

Bernabe ermitan Grabatuta.

Gaztañondo ederra. 

Toki lasaia eta ederra bizi izateko...Eremua laua da eta eguzkiaren izpiak pagoen adarren artean iragazten dira eta eremuari kolorea eta edertasuna ematen diote.

Ea ez garan galtzen....

Eta gu ona etorri eguraldi exkaxa zegoelako iragarrita. Hala ere ondo asmatu dugula, asko gustatu zaigu.

Bernabe ermita, etxea dirudi.

Ibilbidea