2021/07/07

Kripan-etik PEÑA DEL LEÓN, SAN TIRSO (II)

2. Eguna. Ekainak 20. Historiaurreko aztarnaz josita dago, mahastiak, artadiak, errekak eta sakanak nagusi diren ingurune batean. Plaza nagusia, bertan dauden Jasokundeko Andre Mariaren eliza itzela eta jauregi dotoreak, eta handik hurbil dagoen "Indianoaren" etxea (XVIII. mendeko jauregi barroko dotorea) gailentzen dira herriguneko monumentuen artean.




Elvillar/Billar  herriko Oriente plazako 3. zenbakian dagoen jauregia barroko eta rococo estiloko eraikina da, XVIII. eta XIX. mendeen artean eraikia.

KRIPAN-etik irteera



SAN TIRSO eta EL BONETE : Toloño/Kantabria mendilerroan dago, Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxa bereizten dituen mendilerroan.

Iparraldeko mazelak pagadiak estaltzen ditu. Pagadiak ezpelda ugari ditu eta horrek nolabaiteko lehortasuna adierazten du. S isurialdeak klima mediterraneoagoa du, ezpel- eta koke-kopuru handiagoa. Alde honetan, hegaztiek habia egiten duten abismo garrantzitsuak daude. Bi isurialdeen arteko disimetria horren erantzulea Föhn efektua da; efektu horren bidez, hodeiek eta lainoek zailtasunak dituzte zerra zeharkatzeko.



LA CRUZ DEL CASTILLO, ezkerrean, hurrengorako

Orain Peña del Leonera goaz  (Toloñoko mendikatean oihaneko erregearekin lotutako hiru gailur aurki daitezke. Salvador Velillaren iritziz, dokumentazioak jatorrizko hitza, Peñalén, "Peñalisa"ren baliokidea / La documentación apunta a un deformación del vocablo original que sería Peñalén, equivalente a "Peñalisa".)


Toloño/Kantabria mendizerraren hegoaldeko isurialdeko igoerak ezezagunak dira, eta, askotan, abenturarako eremua.


Basoan zehar, ederra

Orain  Ponterba lepora (1304 m) bide aldapatsu eta ezezagunetik irabaziko dugu.
Puerto Elvillar baita ere izendatuta



Hemendik ezkerrera goaz, bide errezetik.



                                Los Husos monolitoak eta sakana.


Ederra tokia, eskumatik Errioxa eta Araba hegoldea, ezkerretik Araba Iparraldea.





PEÑA DEL LEÓN 1392 mt


Garai bateko estanda ondo nabarmentzen da hemen gailurrean...



 
 

Ertza erreza eta bezain polita!




SAN TIRSO 1033 mt.
      Beherantz euria hasi da, jeitsiera ez da batere komodoa...


Jende asko bidean.

San Tirsoren ermitarako sarreran.

San Tirso Apoloniako antzinako kolonia grekoan jazarri eta martiratu zuten bere fedeak 251. urte inguruan. Dirudienez, haren hondakinak Konstantinoplara eraman zituzten.

El Bonete "Kuriosua"

El Avellanal lepora joaten, buelta emateko hegoaldera, Kripanera.

Ibilbidea
Bi egun zoragarria pasatu ditugu Araba-Errioxa aldera... Eguraldia lagun eta lagunen artean zoragarri.

2 iruzkin:

  1. Rutas preciosas. Inmejorable compañía.
    Gracias por el trabajo bueno, bonito y completo

    ErantzunEzabatu
  2. Ea jarraitzen dugun berdin!!

    ErantzunEzabatu