Gaur Jaen-go tontorrik garaienera goaz. 2024-10-17 osteguna. Bidean kolore politak aurkituko ditugu. Oraindik mendigunean euria ari du. |
Paisaia olibondoz beteta dago. Jaenen gaude. |
Bada
pista bat Tosquillaren Kortijora daramana. Baina hesia itxita aurkitu dugu. Kanpinean galdetu eta "Ingurumenak" itxita mantentzea erabaki
duela esan digute. Sorpresa handia!. |
Oinez igo behar ditugu bidezidor batetik joateagatik gutxiago bihurtzen diren pistako kmtr-ak. |
Merezi duena igoera ederra da. |
Bidea ondo markatuta dago |
Artzaien txabola |
Tosquilla Kortijora heldu gara. Kriston haizea eta ez da ikusten ezer goian. |
Eskerrak, markatuta oso ondo dagoela. Daukagun arropa guztia janzten gara eta aurrera... |
Iritsiko gara hango leporaino eta ikusiko dugu gero zer egin, adostu dugu |
Goiko partean gaude, Ezkerreko bidea hartu dugu, haizetik gehiago babesten gaituena. |
"Sabina Rastrera" Landarez beteta ingurua. |
Eta ia konturatu gabe, gailurrean gaude, baina ez dugu paisaiarik ikusten. |
Ia ez dugu sinetsi ere egiten, behean ikusten genuen panorama ikusita. Zirkularra egitea erabaki dugu. Miramundos aterpera joatea... goiko partea ibili gara eta haizeak ia eraman gaituena. |
Mokadoa hartzeko unea. Babestoki batean. |
Jeitsi gara eta hemen lasaiago dago eguraldia... |
Ikusten ari gara paisaia |
Hemen ibilbidea: pico-magina-2164mt-cerro-prieto-2153-mt |
Azkenean, espero baino kilometro gehiago egin ditugu, baina oso pozik gaude. |
Bueltan berriz paisai ederra bidean. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina