2024/10/26

⛰️⛓️AITANA 1557mt (Alacant)

 

Astelehenetik ostiralera, periploa hastera doa. 

2024-Urtarrilak,14tik-18ra

Aurten erabaki dugu hegazkinean joatea Alacant-Malaga. Autoko kilometro asko saihesteko.

Penintsulako goienak helburua da. Ea zer gertatzen den... Zalantza pila batekin. Gauza bat da paperean azaltzea eta beste bat tokian... 


2024-10-14 astelehena. Loiun gaude oso goizo, egunsenti polita bistan, Alacantera goaz.

Gure mendiak utzi eta penintsulatik hegoaldera goaz. 
   
                              


Ondo iritsi gara. Furgoneten zain gaude. Pozik, baina 3 ordu beharko dugu martxan hasi orduko...

Gozari-bazkaria herri txiki batean. Torrellano 

La Font de Partegat. Ona iritsi furgonetetan kostatu zaigu, baina hemen gaude. Berandu da.  

                                            
Almendrondoz beteta.

                                                 
Hasi da aldapa.



Zona karstikoa.

                                                          
Pas de la Rabosara igotzen.




«Pas de la Rabosa» igotzea, ibilbideko tarterik «zailena» eta dibertigarriena.


Gaur egun katea jarrita dauka. 


Forat de la Peña Forata. 

Alde bateko zein besteko bistak oso ederrak dira. Pitzadura estua da, baina arazo handirik gabe pasa daiteke, eta egindako ahaleginak balio du!

Ikus dezagun Aitanaren gailurrean dauden antenek, radarrek eta gainerakoek osatzen duten "paisaia-txikizio militarra".


Berandu gabiltza... hor buelta ematen dugu. 

Coll de Tagarinara goaz, goiko partea ikusiz, arratsaldeko orduak ere politak dira argiarekiko.

Merezi izan du igoera!
Simak: Hemen haustura karstiko handia ikus daiteke, nahiz eta zerra osoa oso hautsita dagoen.
                      
Goiko partetik, ondo ikusten da PUIG CAMPANA (Brecha de Roland gogoratzen digu) 
                      

Iparraldean dauden herriak Benifato eta abar...


          
Bagoaz beheko partetik berriz Font de Partegatera. Ibilbide lasaia. "Sendero Botánico" Udaberrian loreztuta egongo da.

                     


                              

                              

Ibilbide motza egin dugu denbora falta. Baina ibilbide majoak daude hemendik zehar. 

AITANA IBILBIDEA
  Orain Kilometro asko, Caravaca de la Cruz-arte. Ea...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina