UZTAILAK 2022-07-24
Arnal Hotelean gaude. Escalona
|
Iragarrita dago kriston beroa. Gure asmoa da Castillo Mayor egitea eta Hoteleko jabeak kendu digu ideia burutik, askoz hobe ibiliko gerala Añiscloko arroilean.
|
|
Kasu egin diogu, hemen gaude, goiz goizo errepidean, paisaia gozatzen.
|
|
Aragoiko parajerik ikusgarrienetako bat da, Bellós ibaiaren higadura handiak milioika urtez zizelkatutako kanoi sakona. |
|
San Urbez ermita, VIII. mendean kobazulo honetan bizi izan zen santu eta artzaina. |
|
Eta arrazoia gizonak, goiz da oraindik, eguzkirik ez, eta kriston egarria, lehengo iturria eskertzen da, eta batez ere bueltan.
|
|
SESTRALES, go-goian.
|
|
CUMAZ tokia, hondartza ederra.
|
|
Bidea
oso ondo egokituta dago eta ez dauka sekreturik. Orain ez dabil
jenderik eta lasai goaz, argazkiak atera eta inguru eder
honetaz gozatzen.
|
|
"Trabertino" izena du harri bitxi honek.
|
|
Inma (Geologa) Inma harkaitzari buruzko azalpenak ematen |
|
SELVA PLANAra igotzen, izugarrizko begetazioa.
|
|
Ibar
ikusgarria da, burualdean zirku glaziarra du, baina gero kanoi sakon
batean sartzen da, ibaiko urak kareharrian izandako ekintza karstikoaren
ondorioz, txirrista eta ur-jauzi ederren segida batean. |
|
Selva Plana-tik atzera begira, Añisclo babesten duten hormak ikusten ditugu. Hauek Sestrales dira. |
|
Riparetan gaude. Bi ordu luze behar
izan dugu hona heltzeko. Toki oso ederra da. Pardina sakana dator
ezkerretik eta Bellos ibaiaren ertzean gaude berriz. |
|
Maritere argazkilari profesionala. Goian, bihar egingo dugun ibilbidea "La Pardina"
|
|
Gustora mokaua hartzen. Hemendik buelta.
|
|
Jende asko ikusten dugu itzuleran, denak arnasestuka. |
|
Urbez zubia
|
ARRATSALDEAN
Nerinen gaude. Albergean egingo dugu lo.
|
Pozik gaude, ibilbide zoragarria egin ondoren. |
|
Negozioak eta eztabaidak egin ondoren... hurrengo egunerarte...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina