2017/06/14

2017. III. Txitxibilaldia. LA VERNA KOBAZULOA, HOLTZARTEko ZUBIA, (Zuberoa). ORHI (Nafarroa)

Aurten  Zuberoara gatoz. 12 lagun mini-bus batean. Hiru ordutan bidaia, euria eta lainoa, pena aurrean dugun paisaia ez ikustea.



Logibar-eko aterpera iritsi gara, gosari onaren ondoren, erabakia hartu behar dugu, euriak jarraitzen du. Dirudienez haitzulo bat inguruan dago eta Aterpeko jabeak erreserba egiten digu eta horrela haitzulorantz goaz.
Ze piura!!

                                                              La Verna Haitzuloa 3Dn
"Vernak gauza asko ditu kontatzeko. Kakuetatik ateratzen den ura, Sala Vernatik doan erreka da. Larrako karst-ean erortzen den euri eta elurra, pitzadura, galeria eta kobazuloetatik abiatzen da lurrazpitik kilometro pila bat eginez, Sala Vernatik pasatu eta azkenean Kakuetako surgentzietatik ateratzen da...ESPEKTAKULARRA!!!" Inma Mugerzak dio.

Bueltan gaude, bidean Santa Graziko Eliza ikusiko dugu.

Hilarriak
Santa Graziko Eliza dotorea. 1085an kolejiata gisara sortua izan zen eta Done Jakue bideko etapa izatearen ondorioz Erdi Aroa bitartean garrantzia handia izan zuen.

Atertu du, Holtzarte zubiraino eta gorago abiatuko gara.

Bidea ondo markatuta dago.

Holtzarteko Zubia bistan.




Holtzarteko zubia. Historia apur bat.


Goze gaude, mokadu bat gustora hartuko dugu.


Berriz, txaparrada ta beherantz,  Mini-busa hartu, Larrau gaina pasa eta Otsagabiarantz goaz.

Larrau gaina, dana tapauta.

Otsagabia, hemen aterri.


Solasaldian, Osate Kanpinean afaldu ta lo egingo dugu.

Hurrengo egunean, Lainotuta baina ateri, erabaki dugu Orhira igotzea. Hasteko prest!.


Bidea ikusten da.





Eskerretik eskumara; Auñamendi (Anie), Mahaia, Petrechema

Haizea, ta hotza, berriz lainoak gainean.
Ez dago giro egoteko, segituan beherantz...


............Hala ere pozik goaz, lortu dugu buelta ematea "galdu gabe"...

Eskumatik igo, eskerretik jeitsi

Pastel ospetsuak ez dira gelditzen. Dolores Redondo Pelikulari esker "El guardian Invisible", saldu eta saldu dabiz.

Etxera bidean, eta Arbaiun arroian gelditzen gara,

Hemen ere urak Salazar ibaiak egin duen lana urteetan zehar nabaritzen da. 
"Duela 60 miloi urte, Arbaiun ingurua sakonera txikiko eta koralez betetako itsaso batek estaltzen zuen. Hauei esker, gaur egun bertan ikus ditzakegun harri grisak eratu ziren, kareharriak. Pirineoak altxatu zirenean, ibaiak hegoalderantz mugitzen hasi ziren, bidean topatzen zituzten harriak zulatuz eta beraien ibilgua sakonago eta sakonago eginez itsasora bidean. Uraren lan etengabeak arroil izugarri sakonak zulatu zituen. Leireko mendilerroa, aiztoz ebakita dago hemen, labana erraldoi batek Lurrari azalean eginiko zauria balitz bezala. Natura basatiz osatutako sei kilometro, biodibertsitate bizia nonahi, mila koloretako paisaia bertikala, hitzik gabe uzten duen edertasun liluragarria. Zorionez, Arbaiuneko Arroila gotorleku bat da. Horri esker, espezie ugarik bere santutegia dute hemen, hegaztiek bereziki: arrano ezberdinak, belatza, sai zuria, belatxinga, begizta...aipamen berezia zor zaie bertan bizi den sai arreari (250 bikote inguru) eta ugatzari. Azken hau da munduan altuera handienean hegan egiten duen hegaztia" Inma Mugerzaren eskutik informazioa.

Eta aurten ere nahiz eta eguraldi eskaxa eduki izan dugunez, ondo kudeatu dugu eta primeran pasatu gara, Hurrengo urte arte.