2022/10/09

RIGLOSko MALLOAK (Camino del Cielo)

eta UZTAILAK 2022-07-26

Riglos herrira iristea eta malloek herria nola babesten duten ikustea, gelditzea eta kontenplatzea merezi duen miraria da. 

Erlojuaren orratzen noranzkoan hasiko gara, igoera azkarragoa eta nabarmenagoa izango duzu eta jaitsiera leunagoa eta luzeagoa izango da.


 Peña Rueba, Gállego ibaiaren beste aldean. Hor ere badaude ferratak eta eskalada bideak.


Hasten gara, ezkerretik eskumarantz.... Mallo Pisón eskuman.




Konglomeratu


Ruaba eta Mallo Firé.


Aldapa tente, baina ondo igotzen da.

 
Ondo bideratuta dago.

 

Ezkerrean  Pison eta eskuinean Firé "malloak" bista. Gállego ibaia atzealdean 

Bentusoko Behatokia. Gaina



Orain jeisten ari gara beste aldera. Colorado Malloa bistan

Riglos behean, malloen artean.





Mallo Magdalen, Chichin eta Herrera, onduan pasatuko gara.




Mallo baten azpian.

Bukatu dugu ibilbidea


mendipitxinkoloreblog
Gure ibilbidea



Gállego ibaia pasatzen. Ibilbideak bukatu dira.   Aurten ere primeran atera dira, pozik etxera...Hurrengo urterarte. Aurtengo partaideak:
  

2022/09/19

FAXA LA PARDINA (Añisclo)

 UZTAILAK 2022-07-25

 Nerin, gaur ere iragarrita dago bero haundia. Goiz goizo altzatu gara.



Batzuk autobusa hartu "Cuello Arenas"eraino, beste batzuk oinez.




Bide polita da eta pista ez du ezertarako ikutzen nahiko gora heldu arte. Momentu batean metro batzuk egingo ditugu pistatik, baina gutxi.

Ibilbide polita, ondo markatuta.


Heltzen ari gara "Cuello Arenas"-era.

Gustoko igoera.



Besteak bitartean zain, ere gustora. Kriston paisaia atzean eta eguraldi ona.


Ba goaz!!



 Pardina sakana zuloan eta faxetatik egingo dugun ibilbide bikaina. Behekotik joan, Pardina faxa, eta goiko bere paralelotik itzuli, Malpasé.



Glaziarrak eta urak egin duen paisaia zoragarria da.



Hemen herrikoi batek esan zigun atzo, asunak leporaino helduko zitzaizkigula, ez da izan hainbesterako, baino bueno..


Benetan ikaragarria da ibilbidea...




Eta gu, bakarrik gabiz.





Sapaburuak ugari








Handik gatoz... fin, fin...
Ordesa eta Añiscloko faxak inpresionatu egiten dute.



Behean atzo egon ginen tokian. "La  Ripereta"



Heldu gara azkenengo tramora, orain gora igo behar gara, goiko faxa edo lautada hartzera



Aldapa dago ferrata hartu arte.


"Linea de vida" bistan, Uahhh urduriak!!

Grapak ondo daude jarrita.




Azkenean erreza eta motza egin zaigu!!




                  Mokadua hartzen, kerizpean, berua egiten du.


Hori bai paisaia mundiala da. Eta zuzenean Txaletera goaz "Mallata Candon"

Hemen, Inmari okurritzen zaio txiste bat "Candon-Condon"hitzekin. Bailara guztian entzungo ziguten gure algaraka.



"Hiru Sororeak"atzean, "hiru zoroak" aurrean





Goiko ferrata moduko batean bagoaz, behekoa ere ikusten da.



Eta berriz "Cuello Arenas"tik beherantz (danak)

Ondo!!


Pozik; EL Palazio Hotelean bazkaltzen... Oraindik joan behar gara Rigloseraino. 

                                          Ibilbidea hemen