2025/10/22

⛰️ TRES PROVINCIAS 2499 mt, ⛰️ PICO DEL INFIERNO 2537 mt (Palentzia)

4. Eguna eta azken mendiak (oraingoz) 2025-10-09.

⛰️TRES PROVINCIAS 2444 mt eta ⛰️PICO DEL INFIERNO. 2535mt. Cardaño de Arribatik.

Fuentes Carrionasera eta gure helburu nagusia den Pico del Infierno ematen duten ikuspegiak ederrak dira. Palentziako mendiaren edertasuna deskribatzea zaila da, hobe da ikustea. Curavacas, Espigüete,... bista zoragarriak.


Espigüete liluratzen gaitu. 2007an hor egon ginen. Oroimen ederrak.



Lomas Putzuko urmaelaren bidea jarraituko dugu.






Agujas de Cardaño parean 
      
Harri batek esaten digu norabidea... Nahiz eta guk beste ibilbide bat daukagu Track-ean. Mutil bat aurrean dihoa, eta jakingo du baita ere...




Zetaz igotzen da. Oso oso egokia eta batez ere jeisteko.

Aintzirarako eta inguru osorako ikuspegiak ikusgarriak dira.

Han behean Cardañoak

Curavacas atzean.
        
Lepotik ikusten den beste lakua

Gure lehen gailurrera goaz, TRES PROVINCIAS (Leòn, Palencia eta Kantabria).

⛰️TRES PROVINCIAS 2449 mt


Aurrean daukagu gure helburua. Ezkerrean Peña Prieta, baina  mendi hau da Cantabriakoa.


Orain PICO DEL INFIERNO edo Peña Prieta Sur aldera jarraituko dugu, Palentziako sabaira.

Lainuak Dantzan 


⛰️ PICO DEL INFIERNO 2537 (Palentzia)


                




ESPIGÜETE gure atzean...
2007ko ibilbidea Espigüete-Curavacas

Palentziako Mendia ikusgarria da.

                                   
GURE IBILBIDEA


Cardaño de Abajo

Ostatua oso ondo dago. "Caseron de Fuentes Carrionas". Behin bi ordu kotxez eta 9 ordu mendiz, gustora hartu dugu...

Hemen ere Zaindaria. 

Lasaitasuna galanta


Aurtengo "periploa" bukatu da... Dagoeneko pentsatzen hurrengo urteko irteerak... 



2025/10/21

LAS MEDULAS Zirkularra motza

 LAS MEDULAS (León)

3. eguna. 2025-10-07.

Gaur ⛰️Peña Trevincara igotzekoa ginen (Zamora eta Ourense), baina ezinezkoa izan zaigu. Horixe da Trevincako mendizale elkartearen erantzuna: -"Ola, non se debe subir a Trevinca logo dos incendios polo impacto e a erosión que podemos ocasionar, esa é nosa recomendación". Grazas polo teu interese.-

Las Medulas-eraino hurbildu garela. Paisaia berezia, gaur egun ere % 60 suntsitua 🔥🔥. 


 San Simón eta San Judas Tadeo Eliza


Hemen ikusten da ondo erre dena eta ez. Nahiz eta dirudi udazkeneko koloreak direla.

Gaztañondo ederra, %40 bakarrik uzta gelditzen zaie


Hemen bai nabarmena sutea egon dela.



Tartekan oraindik berdea ikusten da.


La Cuevona.




Etxe bat erreta oso, bestea ostera tente....

Oso haserre daude bertako bizilagun guztiak. Gaztela eta Leongo Juntaren kudeaketak abandonatu egin ditu. 



             
Urte asko beharko dira natura berriz gauza bera izateko.

Euriteak beldurrik lurraren desestabilizazioagatik.

Gure ibilbidea

Gero turismoa⛪🏘️🍲 Castrillo de Los Polvazares. 


Cocido maragato... Eta Leon-era...